XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HOGEI URTE
Bortuan oihu bakarti,
Abertzaleak baziren,
Legasse, Mirande, Peillen,
Junes Bautista iduri.

HAMASEIGARRENA
Eta hi, Gorostidi, euskal Abenduko
Ikurriñarietan araiz apalena,
Ez har gatik azkena, armez hasi zena
Karrika batean duk beti jarraituko.

Burgos-tik Baionara borroka luzea,
Bide laburra eta mugitu ezina.
Pirenerik ez dago, hau da bai zortea
Etsaien potereak ordoki egina.

Horuntz ekitoltzean, hemen itzalean,
Kolore desberdinez buldozer berdina
Jasaiten dugu hego eta iparrean.

Berdina izan bedi bai ta erantzuna.
Geronen askatzeko hirekin batean
Hasi behar guk ere Herri Batasuna.

Burgos-tik Baionara irrintzi berdina,
Mendia bezain zutik, makila egina!